Eduki publikatzailea
Albisteak izenburua
Albisteakalbiste guztiak
Eduki publikatzailea
2025·03·27
Ikasgelako gertaerez hitz egiteko bilera, astelehenean
Azken hilabetean kalte materialak izan dira ikasgela gisa egokitutako Munalurrako udal-ekipamenduan, eta erabiltzaileekin bildu nahi du udalak, gaiaz hitz egiteko: han bertan egingo dute hitzordua, martxoaren 31n, 17:00etan.
2025·03·26
Bakardade ez hautatuaren inguruko pertzeptzioa jasoko du udalak, galdetegi baten bidez
Udalak, zaintza ekosistemaren lanketan, bakardade ez hautatuaren gaia aztertuko du. Herritarren ikuspegia jaso nahi du, galdetegi anonimoen bidez: apirilaren 16ra arte izango da horretarako aukera, sarean edo paperean. Auzo-zaintza proiektu bat abiatzekoa da, Zabalduz kooperatibarekin, eta herriko hainbat eragilerekin ere elkarrizketak egingo dituzte.
2025·03·25
Udalak eskaera egingo dio Eusko Jaurlaritzari Usurbil tentsio handiko eremu izenda dezan
Tentsio handiko etxebizitza-merkatuko eremu izendatzeko bi baldintzetako bat betetzen du Usurbilek. Izendapena eskuratzeko egindako etxebizitzen diagnostikoaren zein planaren inguruko azalpenak emateko bilera irekia egingo du udalak, maiatzaren 7an, Txirikordan.
Udalaren beste webguneak
