20 de mayo de 2013
Ayuntamiento
2013ko gizarte zerbitzuen arloko diru-laguntzak

2013ko gizarte zerbitzuen arloko diru-laguntzak

Martes, 14 de Mayo de 2013 10:20

2013-05-13_13.04.522013. urtean gizarte zerbitzuen arloan egitasmoak burutzeko diru-laguntzen baitan, Udalak hitzarmena izenpetu du herriko elkarteekin. Diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, 2012ko ekintzen justifikazioa eta 2013ko lan-egitasmoa hartu dira kontuan. Banatuko diren diru-laguntzen zenbatekoak honakoak dira:

 

HERRIRA: 879,56 €

DYA: 3316.82 €

ODOL EMAILEAK: 1.118,13 €

USURBILEN NAHI DITUGU: 685.47 €
Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail
   
Ayuntamiento
UCINi buruzko bilera datorren asteazkenean

UCINi buruzko bilera datorren asteazkenean

Lunes, 13 de Mayo de 2013 10:21

Datorren asteazkenean, maiatzak 15, Ucini buruzko bilera antolatu du Udaleko ingurugiro sailak.

Mikel Laboa plazan izango da bilera, arratsaldeko 19.30etan.

Eguraldi txarra egingo balu, Sutegiko aterpean biltzeko deia egin du Udalak.

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail
   
Ayuntamiento
Abian da Usurbilgo Baratze Parkea

Abian da Usurbilgo Baratze Parkea

Martes, 07 de Mayo de 2013 10:01

54 familik ustiatuko dituzte Agerreazpin kokaturiko baratzeak. Tresneria, lursailak zein konposta egiteko ikastaroak egin dituzte jada herritarrek. Pasa den astean hasi ziren banatzen aldageletako eta herramientak gordetzeko gelako giltzak.

Leer más...

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail
   
Ayuntamiento
Etxegabetzeei aurre egiteko Usurbilgo Udal Protokoloa

Etxegabetzeei aurre egiteko Usurbilgo Udal Protokoloa

Lunes, 06 de Mayo de 2013 09:56

2013ko apirilaren 30ean Udalbatzan onartu zen etxejabetzei aurre egiteko Usurbilgo Udalak osatutako protokoloa.

Protokoloa HEMEN dago eskuragarri.

Gizarte zerbitzuetara jo beharko da protokoloa martxan jar dadin.

Usurbilgo Udaleko Gizarte Zerbitzuak:

Telefonoa: 943 37 71 10

e-posta: gizarte-zerbitzuak@usurbil.net



Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail
   
Ayuntamiento
Usurbilgo udalaren 2011ko jarduera fiskalak Udalaren jarduera gardena dela baloratu du

Usurbilgo udalaren 2011ko jarduera fiskalak Udalaren jarduera gardena dela baloratu du

Viernes, 26 de Abril de 2013 07:22

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE) Usurbilgo Udalaren 2011ko jarduera ikuskatu du eta horren inguruko txostena kaleratu du.

Txostenean, besteak beste, erakundearen jardunaren legezkotasuna eta alderdi finantzarioa aztertzen dira.

Leer más...

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail
   
Ayuntamiento
Usurbil kultura webgunea martxan da

Usurbil kultura webgunea martxan da

Viernes, 19 de Abril de 2013 12:01

Eguerdian aurkeztu da Potxoenea Kultur etxean Usurbilgo Kulturari dagokion webgune berria.

Ez da webgune arrunta aurkeztu berri duguna. Izan ere, eragile, herritar zein bisitarientzat atondu den webgunea da. Era intuitiboan erabiltzen den web orria da, erraza erabiltzeko eta ulertzeko, era berean.

Leer más...

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail
   
Ayuntamiento
Liztor asiatikoaren aurkako kanpaina jarriko du abian Udalak

Liztor asiatikoaren aurkako kanpaina jarriko du abian Udalak

Viernes, 19 de Abril de 2013 10:11

Azken urte hauetan, liztor asiatikoak arazo bat baino gehiago sortu ditu Usurbilen nahiz eskualde mailan.
Donostialdeko hainbat Udalek, Usurbilgoak barne, liztor asiatikoaren aurkako kanpaina bat martxan jarriko dute gutxi barru.

Maiz entzun izan dugu liztor mota honen habiak topatu direla gure inguruetan.
Hauek nola kendu adierazten duen eskuorria banatuko da gutxi barru etxez etxe.

Horretaz gain, apirilaren 25ean, ostegunez, hitzaldi bat eskainiko da Potxoenean, arratseko 19:00etan.
Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail
   
Ayuntamiento
Udal ordezkaritza batek Ramon Uribe bisitatzeko asmoa azaldu du

Udal ordezkaritza batek Ramon Uribe bisitatzeko asmoa azaldu du

Jueves, 28 de Marzo de 2013 11:50

Pasa den martxoaren 26an egin zen osoko bilkuran, Usurbilgo Udaleko zenbait ordezkarik Ramon Uribe presoa bisitatzeko asmoa azaldu zuten.

Horretarako, beharrezkoa den gutuna igorriko diete Espetxe Erakundeei;Uribe bisitatzeko baimena jaso dezaten.

Bildu, Aralar eta EAJ-PNVren aldeko botoa eman zuten eta Hamakabat nahiz PSE-PSOEk abstentzioaren alde bozkatu zuten.

Hala, Espetxe Erakundeei igorriko zaien gutunean, Udaleko ondoko ordezkariek eskatuko dute Ramon Uribe bisitatzeko baimena:

Bildutik Mertxe Aizpurua alkateak eta Jone Urdanpilletak.

Aralartik Eustakio Arrojeriak eta Jose Ramon Furundarenak.

EAJ-PNVtik Andoni Atxegak.

Ramon Uribe usurbildarrak aske beharko luke pasa den urteko abenduaren 3tik. 197/2006 doktina ezarri zitzaion eta harrezkero preso jarraitzen du.

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail
   

Página 1 de 35



© Usurbilgo Udala 2010 | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-mail | mapa web