Viernes, 25 de Noviembre de 2011 10:41

Gobernuaren Subdelegaritzak, martxoaren 18ko 307/2005 Errege Dekretuaren baitan, uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko laguntzen inguruan jarraibideak eman ditu.
Ikusi jarraibideak
Jueves, 02 de Junio de 2011 08:20

Gaurko, Ekainaren 2ko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Usurbili dagozkien gizarte zerbitzuen arloan egitasmoak burutzeko diru-laguntzak emateko oinarriak. Kontsultatu nahi dituenak, eskuragarri ditu hemen.
Miércoles, 01 de Junio de 2011 11:54

Aurten ere, udaberriarekin batera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatutako UEMA eguna egiteko garaia heldu da.
Aurten, Gipuzkoako udalerriei dagokie egun hau antolatzea. Hori horrela, Bergarako Udalak bere gain hartu du lan eta jai egun hau antolatzeko ardura.
Bergarako UEMA eguneko batzordeak “gure hizkuntzak har dezan arnas” hartu du lelo gisa.
Eta Oskorriren abesti hark esaten zuen bezala… bada garaia euskarak har dezan arnas.
2011ko UEMA egun honetan euskarak arnasa hartzeko dituen tokiei eman nahi diegu garrantzia.
Euskarak Bergaran, Adunan, Aramaion eta Leitzan arnasa hartzen du, baita beste hainbat udalerritan ere, eta hori da UEMAk aldarrikatu nahi duena: euskararen arnasgune diren lekuak zaindu eta babestu egin behar dira.
Aldarrikapen horrekin hasi nahi dugu 2011ko UEMA egun hau, baina hori baino gehiago ere bada, jai eguna ere badugu.
Jueves, 19 de Mayo de 2011 08:09

Gaur hasi eta asteartera (Maiatzak 24) bitartean, biak barne, Udajolasen izen emateko epea zabalduko da. Gogoratu interesdunek, horretarako, Noauaren egoitzara joan beharko dutela 16:00etatik 18:00ak bitartean.
Lehengoan aipatu genuen gisara, aurtengoan aldaketak izango ditu izen emateak. Lehenik, parte hartzaileen kopurua handitu egin delako, 100 lagunetatik 135era pasatuz, eta bestetik, plazak ez direlako izen ematen den hurrenkeran emango. Horrenbestez, aipaturiko 135 plaza horiek estaltzeko baino lagun gehiagok emango balute izena, maiatzaren 25ean, asteazkenean, arratsaldeko 17:00etan zozketa egingo litzateke.
Behin plaza ziurtatuta dutenean, ondoren egin beharko da ordainketa. Horretarako maiatzaren 30era arteko epea izango delarik. Aurten, ordaindu beharreko kuota 75 eurokoa da, famila ugarietako kideek 60 euro ordainduko dituztelarik.
Página 1 de 10
| Sin eventos |