23 de mayo de 2013

Usurbilgo hasierako Lanbide Prestakuntza programako ikasleen erakusketa egingo da ekainaren 20tik 22ra, Sutegin

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

Viernes, 03 de Junio de 2011 08:16

Usurbilgo Udalak, Hasierako Lanbide Prestakuntza Programak antolatzen ditu. Bertan, bi lanbide jorratzen dira: ile – apainketa laguntzailea eta sukaldari – zerbitzari langilea. 15 – 18 urte bitarteko 52 gaztek parte hartzen dute.

Ikasturtean zehar, ikasleek buruturiko lanak Usurbilgo herriari erakutsi nahi dizkiogu. Era horretan, gazteek egindako lanak eta ekintzak plazaratu nahi ditugularik.

Erakustaldiak bi formatu izango ditu: Argazkiez jositako panelak eta erakustaldi praktikoak.

Argazki bidez erakutsiko dira:

          Sukaldari – zerbitzari langile espezialitatean egindako lanak:

  1. Sukaldean: Otarrainska eta gibelurdinen krepeak. Porru – pastela bere saltsarekin. Txekor masailak ardo beltzetan, patata purearekin. Piperrak legatz eta ganbez beteta, itsaski saltsarekin...
  2. Gozogintzan: Pantxineta. Praline moussea txokolate eta kafe saltsarekin.Pastel izoztua mahats eta ron-arekin...
  3. Okindegian:  Ogia.
  4. Tabernari – zerbitzari lanak: Infusioak, edariak, koktelak...

-          Ile – apainketa laguntzaile espezialitatean egindako lanak:

  1. Ile-apaintzaile: brushing, ile – markaketak, ile – garbiketa,  ile – bilketak, kolore aldaketak, .....
  2. Estetika: Manikura, eguneko makilajea, fantasiako makilajea, efektu bezeriak, masajeak,

Leer más...

   

Anitzak elkartearen jardunaldiak asteburu honetan

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

Martes, 29 de Marzo de 2011 09:58

Hilabete luzetako langintzaren ondoren, Anitzak elkarteak egindako azterketaren nondik norakoak jendarteratuko ditu asteburu honetan Usurbilen. Horretarako, hitzaldiak eta kontzertu/ikuskizunak antolatu dituzte.

Ostegunean hasi eta larunbatera bitartean luzatuko dira jardunaldiak eta honakoa da egitaraua:

Leer más...

   

Potxoeneako lanak azken txanpan sartuta

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

Martes, 22 de Marzo de 2011 11:59

Kiroldegiaren garai bertsuan hasi ziren Potxoeneako lanak ere, eta atzo kiroldegiarekin esan bezala, kultur gune berria izango denaren lanak amaitzear daude. Altuna y Uria eraikuntza enpresa ari da lanak gidatzen eta aste batzuen buruan lanak amaituta izatea espero da. Andatza udal aldizkariaren 5. zenbakian hitz egin genuen Potxoeneak eskainiko zituen zerbitzuez.

Leer más...

   

Kiroldegi berritua itxura hartzen hasi da

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

Lunes, 21 de Marzo de 2011 12:33

Egunero-egunero kiroldegia erabiltzen dutenek inor baino hobeto jakingo dute eta denen begien bistara dago kiroldegiko lanak amaitzear direla. Kiroldegia, kanpotik behintzat, itxura berria hartzen hasi da eta hurrengo astetan, ekipamendu berriak erosi eta jarriko dira. Lanik handienak apirilaren amaierarako amaituta egotea espero da.

   

Página 1 de 6



© Usurbilgo Udala 2010 | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-mail | mapa web