25 de mayo de 2013

Airearen kalitatea eta kutsadura elektromagnetikoaren gaiari dagokionez Usurbilgo Udalak hartutako neurriak

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

Hurrengo egunetan, Usurbilen airearen kalitatearen inguruan abiarazitako ekimenak azaltzen dituen diptiko bat banatuko da Usurbilgo etxe guztietan. Bestela ezin zuenez, industria, garraio eta aktibitateek eragin zuzena dute gure airearen kalitatean eta, era berean, inguratzen gaituzten gailuek sortzen duten kutsadura elektromagnetikoa ere aipagarria da. Hori jakinda, biek ala biek eragiten zuten kaltea neurtu beharra ikusi zuen Udaleko Ingurumen sailak.

Horretarako, Udalak hainbat neurri hartzeko beharra ikusi du. 2007ko ekainaz geroztik, eta bizilagunen kezkei erantzunez, Usurbilgo Udalak gaiaren inguruko azterketak bultzatu eta eskumenak dituzten erakundeekin behar besteko ekimenak abiarazi ditu.

Industria 

  • 2007. Usurbilgo Udala eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren artean udalerriko zenbait aktibitateren jarraipen egin da, ingurumen araudia betearazteko asmoz. Ondorioz, neurri zuzentzaileak ere abiarazi dira

  • 2007 – 2010. Usurbilgo Udalak enpresen ingurumen baimen bateratuan jarraipen zorrotza egin du beste erakundeekin elkarlanean eta Usurbilgo ekonomia-jardueren ingurumenaren gaineko egoera aztertu du.

Airearen kalitatea

  • 2007-2010. Atxegalde, Zubieta, Osinalde zein Txikierdin aire kalitatea neurtzeko kanpainak egin dira. Batetik EHU-ko kimika fakultatea, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila eta Buruntzaldeko Udalekin elkarlanean eta bestetik Udalaren berariazko baliabideekin ere.

Neurketak neguan zein udan egin izan dira, printzipioz egoera atmosferiko kaxkarrenetan. Airearen kalitatearen indizea osatzen duten konposatuak aztertzeaz gain, metal astunak eta konposatu organiko lurrunkorrak ere aztertu dira.

  • Lortu diren lehen emaitzek, airearen kalitatea eremu urbanoetan izan ohi den mailakoa dela adierazten dute.

Kutsadura elektromagnetikoa

  • 2010. Herriko mapa elektromagnetikoa landu da, sortzaile zein gune sentikorretako kutsadura maila aztertuz.

  • Lortutako emaitzekin, gune sentikorrak identifikatu eta neurri zehatzak hartzeko aurrerapausuak eman dira.

Hurrengo pausoak.

Orain artean bezala, etorkizunean ere, usurbildarren osasuna bermatzeko asmoz, airearen kalitatea eta kutsadura elektromagnetikoa hobetzeko neurriekin jarraituko dugu.

Ildo horretan, Azaroaren 25ean 18:30tan Udarregi ikastolako patioan aipatu gaiei buruzko aurkezpena egingo da.

Aurrerantzean, gai honekin lotutako informazioa guztia www.usurbil.net orri honetan zintzilikatuko da.



© Usurbilgo Udala 2010 | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-mail | mapa web