Martes, 19 de Marzo de 2013 09:57
Laugarren urteurrena bete du Atez ateko sistemak Usurbilen. Eta merezi izan du.
2009ko martxoaren 16an ekin zion Usurbilgo herriak Atez ateko hondakin bilketa sistemari. Lau urte pasa diren honetan, Udalak ingurugiroari eta ekonomiari zuzenean eragin dizkieten datuak plazaratu ditu. Etxez etxe, postontzietan utzi dugu datuok laburbiltzen dituen eskuorria. Irudian klikatuz gero, eskuorria zabaltzen da.
Bestalde, Udalak lau urte hauen ondotik, jasotako datu guztien txostena osatu du. Bertan, Atez ateko sistemak herriari alor ekonomikoan ekarri dizkion onurak azaltzen dira. Herriaren eskuragarri jarri ditu Udalak. Klikatu HEMEN irakurri eta jaitsi ahal izateko.
Lunes, 16 de Julio de 2012 10:54
Pikaolako Garbigunea pasa den astean itxi zen. Aurrerantzean, Atalluko Garbigunea erabili beharko da.
Miércoles, 20 de Junio de 2012 08:26
Usurbilgo Auzokonpostari buruzko erreportaje zabala osatu du Argia aldizkariak. Udalak lau gune sortu zituen bere garaian, bizilagunek konposta egiteko aukera izan zezaten. Aurrerantzean ere beste zenbait gune sortzeko asmoa du Udalak.
Erreportajeaz gain, Argia aldizkariak bideo bat ere osatu du. Bertan hainbat herritarrek hartzen du parte.
Erreportajea eta bideoa hemen ikusgai
Martes, 05 de Junio de 2012 08:05
Gipuzkoako 50 alkate Zubietako errausketa plantaren aurka agertu dira. Beren udalek zein mankomunitateek ez dute errausketa planta finantzatuko, ezta herriko zaborrak bertan erraustuko ere. Osasunerako erabat kaltegarria den proiektu batean ez dute dirua xahutuko.Egun, atez ateko zabor bilketarik ez duten Gipuzkoako herrietan, zaborraren %30a berziklatzen da; Usurbilen aldiz, sortzen dugun zaborraren %80a.
Beraz, Atez ateko bilketa eredugarritzat jo dute Gipuzkoako alkateek eta goraipatu egin dute Hernanin, Antzuolan, Oiartzun eta Usurbilgo zabor kudeaketa.
Bide batez, ekainaren 17an Donostiako Saguesen Zero Zabor-ek antolatuta egingo den mosaikoan parte hartzeko eskatu dute.
Página 1 de 6
| Sin eventos |