22 de mayo de 2013

Aisialdi ikastaroak egiteko aukera paregabea

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

Jueves, 21 de Julio de 2011 08:52

UDALEKUAK_DSCN9739Usurbilgo Udalak 2012an diru-laguntza deialdi berria egingo du, 2011/12 ikasturtean, bi ikasturte hauetakoren bat egiten duten gazteentzat: Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale ikastaroa edo Aisialdiko Zuzendari ikastaroa.

Deialdia 2012an argitaratuko bada ere, ezaugarri hauek izatea aurreikusten da:

Leer más...

   

Adin nagusikoentzako oporraldia

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

Viernes, 08 de Julio de 2011 08:26

adinekoakImsersok pertsona nagusien ongizatea bultzatu nahi du eta, horretarako, hainbat bidaia antolatzen ditu, pertsona nagusiek ongi merezitako oporrak goza ditzaten.

Bidaia horiei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu Imsersoari buruzko esku-programan.

   

Ia 6.000 erabiltzaile izan ditu Bus-Taxiak urtarriletik irailera bitartean

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

Lunes, 22 de Noviembre de 2010 16:39

5966 erabiltzaile izan ditu bus-taxiak 2010eko urtarriletik irailera Behemendik egindako ikerketan ikus daitekeenez. Usurbilgo landa guneari begira antolaturiko garraio zerbitzu honek, honenbestez, hiru hilabetetan 2009ko erabilera zenbakiak berdindu ditu, urtearen amaierarako markak hautsiz.

Behemendik egindako ikerketatik azpimarragarriena hauxe da:

  • Erabiltzaileen kopuru handienak (%40k) Santuenetik joan etorria egiteko baliatzen duela zerbitzu hau. Gehien baliatzen duten hurrengo auzoak San Esteban, Aginaga eta Txokoalde dira.
  • Ordutegiaren arabera, 07:30etatik 08:30etara eta 10:30etatik 11:30etara erabiltzen dela gehien zerbitzu hau. Goizeko lehen orduetan, alegia.
  • Erabiltzaile kopurua antzekoa dela asteko egun guztietan. Baina, asteazkenetan goraldi txiki bat izaten dela azoka eguna izaki.
  • Martxotik eta irailera bitartean hilero 800 erabiltzailetik gora izan dituela zerbitzuak (uztaila eta abuztuan salbu)
  • 38 erabiltzaileko bataz bestekoa izan duela egunero. Hau da, 2009ko zenbakieekin alderatuta, 10,4 puntu gehiago.

Datu guztiak kontsultatzeko, hemen.

   


© Usurbilgo Udala 2010 | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-mail | mapa web