18 de mayo de 2013

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

Servicio telemático municipal :


Zerbitzu telematikoak
Zer dira “Udal zerbitzu telematikoak”?
Teknologia digitalen garaian, erakunde publikoak herritarrei gerturatzeko asmoz martxan jarri den zerbitzu berri bat da. Helburua Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerbitzu honetara atxikiturik dauden udalak zerbitzu azkar eta era eroso bat eskaintzean datza, herritarrak udal desberdinetan eginiko eskaerak, zergak, isunak eta biztanleen erroldako datuak kontsultatzeko aukera emanez. Errolda agiriaren eskaera ere egin daiteke, momentuz udalak herritarraren helbidera ziurtagiria postaz bidaliko luke. Zerga eta tasen agiriak ordaintzeko aukera ere ematen du.

Udal zerbitzu telematikoetara autentifikatzeko edo sartzeko bi aukera daude :

1. Udalak erabiltzaile kodea eta pasahitza emanez.

Herritarrak zerbitzu honetara atxikitzeko eskaera egin beharko du,eransten den  eskaera orria  bete eta aurkeztuz. Era berean, sinatu beharreko kontratuaren eredua eransten da interesatuak inprimatu eta eskaera orriarekin batera aurkeztu dezan edo udaletxean eskatu aipaturiko dokumentuak. Kontratua sinatu ondoren, zerbitzu telematikoetan alta emango dio udaletxeko funtzionarioak erabiltzaile kode eta pasahitza emanez. Herritarrak nahi badu, bere etxera joandakoan aukera dauka pasahitz hau aldatzeko Zerbitzu menuaren barruan Konfigurazioa atalean . Erabiltzaile kodea eta pasahitza  maiuskula edo larriz sartu behar dira.

2.  IZENPEK luzaturiko ONA txartela, herritarren txartela   edo Barne ministeritzak luzaturiko DNI elektronikoa eduki ezkero ez dago udaletxean eskaera eta  kontratua sinatu beharrik, zuzenean  sar daiteke norbera edozein ordenagailutik, baldin horretarako ordenagailua egokitua eduki beharko du txartela irakurtzeko.(txartel irakurgailua instalatua).

Ona txartela
Ona txartela osasun txartel elektroniko berria da, herri-erabilera anitzekoa. Sarbide segurua izateko asmoz identifikagarri pertsonala, bakarra eta besterenezina bezala sortu da eta osasun laguntzarako , liburutegietan maileguak .. egiteko  eta  Foru Ogasunean zein beste erakunde batzuetan autentifikatzeko balio duen txartela da, informazioa kontsultatu , sinadura elektronikoa erabili eta administrazioan zenbait izapide egiteko.
Edozein herritarrek ONA txartela lortu nahiko balu www.euskadi.net helbide elektronikoan eskatzeko aukera izango du edo Kz gunera hurbiltzen baldin bada , bertatik eskaera bideratu dezake.

Eskaera orriak jaitsi:
Alta eskaera. Zerbitzu Telematikoak
Kontratu eredua. Zerbitzu telematikoak



© Usurbilgo Udala 2010 | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-mail | mapa web