2013eko maiatzak 19

Kasu berezietan Atalluko larrialdi gunea baliatzeko giltza eskatu ahalko da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ostirala, 2010(e)ko abendua(r)en 03-(e)an 12:11etan

Parte hartze prozesuan adostu zen bezala, Usurbilen hondakinak atez ate jasotzen hasi zirenetik irekia egon zen Atalluko bilketa eta larrialdi gunea itxi egin zen duela hilabete batzuk. Bitarte honetan, landa eremuko bizilagunek besterik ez dute izan hura erabiltzeko aukera. Hala eta guztiz ere, eta larrialdi gune izaerari eutsiz, gaurtik aurrera, kasu berezietan Atalluko larrialdi gunea baliatzeko giltza eskatu ahalko dute usurbildarrek.

Prozedura

Aipatu bezala, herritarrei eskainiko zaien aukera hori ez da ohiko erabilerarako izango. Kasu berezietan, egunez egun, eta erabiltzailearen eskariz, aktibatuko da.

Horretarako, Atez Ateko bulegora joan eta han eskaria egin behar du interesatuak. 3 euroko fidantza ordainduta, eskatutako egunean erabiltzeko aukera emango zaio. Diru hori, egun hori amaituta giltza itzultzera joaten denean berreskuratuko du.

Herritarrari salbuespenetarako aterabide bat eskaintzea da giltza honen eskaintzaren asmoa. Gaurtik aurrera, herritar orok, hori eskatzeko aukera izango du Puntapax kalean, usurbildarren arretarako dagoen bulegoan.

   

Zestoako Udala Usurbilgo Atez Ateko hondakinen bilketa ezagutzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Osteguna, 2010(e)ko urria(r)en 28-(e)an 11:43etan

Pasa den larunbatean, Zestoako Udala Atez Ateko hondakinen bilketaren xehetasunak ikustera etorri zen Usurbilera. 25 lagunek osatu zuten zestoarren ordezkaritza, alkate den Alazne Olaizola buru zutela, eta harekin zinegotzi, teknikari eta ingurumen taldeetako kideak hurbildu ziren. Imanol Azpiroz eta Xabier Mikel Errekondoren ahotik, bilketa sistemaren nolakotasunak ezagutu zituzten: besteak beste, atez atekoaren ohiturak zein diren, ze birziklatze tasa eta kostu dituen eta autokonpostatzearen abantailez hitz egin zuten.

Zestoako Udala oso pozik agertu azaldu zen, Usurbilgo esperientzia ezagututa. Alde horretatik, "eredugarrai" iruditu zitzaion usurbildarrek azken 18 hilabetetan egindakoa.

   

Zubietako garbitxikiako konpostagailuak atzera bere lantegira eramango ditu Kolvik enpresak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Osteguna, 2010(e)ko urria(r)en 21-(e)an 09:44etan

Zubietako garbitxikian dauden makina konpostagailuak, hainbat froga egin eta hauek funtzionamenduan akatsak dituztela ikusita, Kolvik enpresak atzera euren lantegira eramango ditu, azaldutako arazoak baliabide egokienekin konpontzeko. Erretiratzea datozen egunetan gauzatuko da.

   

Xabier Mikel Errekondo: “Oraindik moratoria indarrean jar daiteke.”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Osteguna, 2010(e)ko urria(r)en 14-(e)an 14:36etan

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Garapen Iraunkorreko Batzordean bere herriko Atez Ateko esperientziaren kontakizuna eta balorazioa egiten izan da gaur Xabier Mikel Errekondo, Usurbilgo alkatea. Bertan, Aralar, Ezker Batua, H1!, PP, EAJ eta PSEko ordezkarien aurrean, bere herriko hondakinen bilketari buruzko xehetasunak eman ditu.

Errekondo gustura agertu da hasieratik Udalak eta herritarrek egindako lanarekin “arazo larri bati konponbidea eman diogulako”. Legegintzaldiaren hasieran, gobernu berria hondakinen kudeaketarekin zegoen arazoarekin topatu zela azaldu du: “Herritarren osasunean eta ingurumenean eragina duenez, arazoa alderdi politiko, eragile eta herritarrena da eta guztioi dagokigu konponbidea lortzea.”

Gehiago irakurri...

   

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL



USURBILGO UDALA | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-maila | web mapa