Osteguna, 2012(e)ko maiatza(r)en 31-(e)an 09:00etan
Gaur egun, Usurbilen etxeetan sortzen den olioa jasotzeko SanMarkoko kamioi ibiltaria edo Pikaolako garbigunea baino ez dago. Bilketa errazteko asmoz, Ekainaren 1etik aurrera, bilketa modua indartu eta herriko 14 puntutan utzi ahal izango da etxean erabilitako olioa.
Olioa norberak ekarriko beharko du itxita egongo den plastikozko edo beirazko edukiontzitan. (etxean sortzen diren poteak berrerabiliz) eta herriko dendari eta garbiguneko ohiko orduetan nahi denean utzi ahal izango dira pote horiek. Trukean, herriko dendariek txartelak banatuko dizkiete olioa utzi duten herritarrei, batzuk 10 €-ko saria izango dutelarik, dendan bertan erosketa egiteko.
Ondoren Usurbilgo Udalak, dendarien laguntzarekin, olioa Ekogras enpresari emango dio biodiesela ekoitzi ahal izateko. Bilketa modu berri hau ekainak 1etik aurrera abian jarriko dugu Usurbilen.
Olioa hurrengo dendetan jasoko da: Alkartasuna kooperatiba, Imanol Txapartegi harategia, Aliprox supermerkatua, Alkorta Autozerbitzuak, Artzabal supermerkatua, Esnaola Echave, Otar Goxo, Txalaka fruta denda eta Eiza denda. Horretaz gain garbigunean, eta herriko 3 emergentzi puntuetan eta SanMarkoko kamioi ibiltarian ere jasoko da.
Ostirala, 2011(e)ko apirila(r)en 01-(e)an 10:49etan

Bihar, larunbata, eta goizeko 10:30etan Alfonso del Val eta Joan Marc Simonek mahai-inguruan parte hartuko dute. II. Nazioarteko jardunaldietan errauste planten kontrolean (edo kontrolik ezean) eta errausketaren kontra mundu osoan zabalduta dagoen mugimenduaren ezagutzaz arituko dira bi adituak.
Alfonso del Val, madrildarra da, baina zehatz mehatz ezagutzen ditu Euskal Herrian hondakinekin bizi ditugun arazoak. Del Val, dena dela, ezaguna bada "El libro del Reciclaje" liburu klasikoaren egilea da eta, horrez gainera, 1970 eta 1980ko hamarkadetan, Iruñerrian hondakinen murrizte, berrerabiltze eta birziklatzeko antolatu ziren plan eta egituretan parte hartu zuten sustatzaileetakoa da. Gero, Gipuzkoako Diputazioak PIGRUG famatua onartu zuenean, Ezker Batuak eskatuta haren analisi zorrotza egin zuen: “Insisto, soy verde. Análisis crítico del Plan Integral de Gestión de Residuos Urbanos de Gipuzkoa 2002-2016 y propuesta alternativa ambientalmente más respetuosa”.
Osteguna, 2011(e)ko martxoa(r)en 24-(e)an 13:48etan
Xabier Mikel Errekondo, martxoaren 16an Hamaika Telebistan elkarrizketatu zuen Inaxio Esnaolak Atez Atekoak bi urte bete zituela profitatuz. Hara hemen, orduko elkarrizketa osorik.
Ostirala, 2011(e)ko martxoa(r)en 18-(e)an 11:16etan

Gaur goizean, Ibon Goikoetxeak, Usurbilgo Udaleko ingurumen teknikariak, 2010eko Atez Ateko bilketaren datuak aurkeztu ditu. “Hiri hondakinen kudeaketan aitzindaria den herriak”, gaikako bilketan %88,60ko portzentaia izan duela adierazi du. Iazko otsailaz geroztik, Usurbilek poligono industrial eta merkatalgune handietako (Urbil) hondakinak atez ate jasotzen ditu. Aurretiaz jasotzen ziren komertzio eta herri hondakinei lotzen zaie, horrela, poligonoetakoa, herriko hondakinei erantzun integral bat emanez.
2008an, Usurbilen, atez ateko hondakinen bilketa abiarazi aurretik, hondakinen %28,43 biltzen zen modu selektiboan. 2009ko martxoaren 16an, atez atekoarekin hasi ondotik, %82,33ko birziklatze mailara heldu zen urte hartako batezbestekoa. 2010ean, aldiz, azken datu hori gainditu egin da poligonoen barneratzearekin, hondakinen %88,60 selektiboki kudeatuz.
Hargatik, 2008an, 3.766 tona kudeatzetik, 2010ean, poligono eta merkatalgune handiak barne, 3510 tona kudeatzera igaro da Usurbilgo Udala. Goikoetxeak, kudeaketara industrigune eta merkatalguneak gehituta, “Usurbilek beste urrats bat eman” duela esan du, hiri hondakinen kudeaketa integral bat egiten duen lehen herria dela azpimarratuz.
Atez atekoak informazio gehiago, www.usurbil.net/atezate
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
| Hitzordurik ez |