2013eko maiatzak 19

Usurbil, Hernani eta Oiartzungo alkateek Carlos Ormazabal diputatuaren dimisioa eskatu dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ostirala, 2011(e)ko otsaila(r)en 25-(e)an 11:51etan

Usurbil, Hernani eta Oiartzungo alkateek Carlos Ormazabal Gipuzkoako Foru Aldundiko garapen iraunkorreko diputatuaren dimisioa eskatu dute gaur, Usurbilen egindako prentsa agerraldian. Hernaniko udaletik Marian Beitialarrangoitia alkateak, Oiartzundik Aitor Etxeberria alkateak eta Usurbildik Xabier Mikel Errekondo alkateakk, Lapatxen gabezia eta iruzurra hartu dituzte horretarako ardatz. Alkateen iritziz, Lapatxeko konpostatze plantak ezin dio aurre egin materia organikoa kudeatzeko eskariari, eta ondorioz, bildutako organikoaren %40 zabortegira botatzen ari dira. Etxeberriak aipatu duenez, hori horrela eginda, “herritarrak egiten ari diren esfortzuaren ia erdia zabortegira botatzen ari da Diputazioa. Eta gainera, Diputazioak, gezurretan, lotsarik gabe, konpostatzeko beste plantarik ez dela behareta ez dituela berak aurrikusitako beste konpostatzeko plantak egingo esan du”.

Errekondok hitza hartu duenean, “Diputazioa iruzur egiten” ari dela esan du: “iruzur egiten ari zaie organikoa biltzeko erronkari heldu dieten udal eta mankomunitateei eta baita herritarrei ere.” Errekondorentzat, eskandalua da Diputazioaren jarrera: “Gipuzkoako instituzio nagusiena birzikla daitekeen materiala, inolako begirunerik gabe, zabortegira botatzen ari da, hau tratatzeko gaitasunik ez duelako.” Usurbilgo alkatearen ustez, Diputazioak udalak eta berarekin herritarrak engainatu ditu “Gipuzkoarren erakunde nagusienaren lehentasuna birziklatzea zela zioenean”. Diputazioaren lehentasuna erraustegia egitea da Errekondoren iritziz eta baliabide guztiak Diputazioak horretara bideratu dituela uste du, birziklatzea albo batetara utzita.

Beitialarrangoitiak, Diputazioa udaloi eta zuzenean herritarrei egiten ari zaien iruzurragatik Garapen Iraunkorreko diputatu Carlos Ormazabalen dimisioa exijitu du hiru udalen izenean. Beste eskari bat ere egin du Hernaniko alkateak: 2010eko bilketaren emaitzak ikusita, Diputazioak atez ateko bilketa sustatzea. 2010ean Gipuzkoan bildutako organikoaren %71,5 atez ate bildu da. Horren arabera, Beitialarrangoitiak adierazi duenez, bosgarren edukiontzia “itxura egiteko baino ez du erabili Diputazioak” eta Carlos Ormazabalek egin duen bakarra, “atez ateko bilketa iraindu, desprestigiatu, oztopatu eta errauste planta toxikoa justifikatzea” besterik ez da.

Hiru alkateek, Diputazioari, “itxurakeria hutsa egiteko politika okerra zuzentzea” eta “Gipuzkoa garbi eta osasuntsuago bat eraikitzeko bidean instituzioen elkarlana oinarri izatea” eskatu dute.

   

Pikaola, olio bilketan osagarri

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Astelehena, 2011(e)ko urtarrila(r)en 17-(e)an 10:34etan

Hileko lehen asteazkenetan herri kaskotik eta auzoetatik pasatzen da San Markoko kamioia olioa biltzera. Goizeko 09:00etatik 11:00eta herribilduan eta 11:00etatik 13:00etara auzoetan izaten da hilabeteko lehen asteazkenean eta 09:00etatik 13:00etara herribilduan, hileko azkenengoan. Ordutegi horretara moldatu ezin eta olioa jaso diezaioten nahi duenak, aspalditik Pikaolan dauka propio horretarako prestaturiko gunea.

Pikaola zabalik dagoen ordutegian, norberak, bere sukaldeko olioa bertan utz dezake nahi izanez gero, propio horretarako prestatutako lekuan eta hileko lehen edo azken asteazkenean San Markoko kamioiak jaso egiten du bertan jasotako olioa, bildutako gainerako olioarekin tratatzeko.

   

“ Diputazioa ez da gai sortzen dugun organiko guztia konpost bihurtzeko eta errua udalei bota nahi digu”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Larunbata, 2010(e)ko abendua(r)en 18-(e)an 00:00etan

“Hernanin, Oiartzunen eta Usurbilen atez ate biltzen den eta Azpeitiko Lapatxeko plantan entregatzen den lehengai organikoa kalitate oso onekoa da burututako azterketa tekniko guztiek hala adierazten dutelako; lehengai honi konposta prozesua egokia ematen bazaio kalitatezko ongarria egin daiteke”, adierazi zuen Garbitaniako teknikari Jon Kortajarenak, ostiralean Hernaniko udaletxean emandako prentsaurrekoan.

Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitiarekin, Oiartzungo alkate Aitor Etxeberriarekin eta Usurbilgo zinegotzi Imanol Azpirozekin batera eginiko agerraldian teknikariak ukatu egin zituen GHKtik atez ate biltzen den materia organikoaren kalitatearen gainean esandakoak. “Bildutakoaren kalitatearen bataz bestekoa %99ra hurbiltzen da, eta azterketak GHKren aginduz egin dira: emaitzak ez dira guk asmatutakoak”. Hala ere, gogor kritikatu du GHK-k materia organikoa konpost bihurtzeko prozeduran egiten dituen akats larriak: “ez dago materia nahasteko gailurik, hainbat gune estalkirik gabe daude, eta gainera, harreran jatorri ezberdineko (atez atekoa edo 5. edukiontzi bidez bildutakoa) lehengaia pilatu eta nahasten da. Ez da inongo trazabilitaterik eramaten ez jatorri aldetik ez eta data aldetik ere”. Hala ere, teknikariaren kritika zorrotzena, Lapatxeko planta prozesa dezakeen baino materia gehiago jasotzen ari dela izan zen. Hau atez atekoa jasotzen ari den tona kopuruagatik dela, eta hori horrela, planta ezinean dabilela adierazi zuen.

Gehiago irakurri...

   

Ia 3000 aldiz baliatu dute aurten herritarrek Pikaola

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Osteguna, 2010(e)ko abendua(r)en 16-(e)an 11:19etan

2010ean, urtarriletik azarora bitartean, Pikaolako zerbitzuak baliatu dituzten herritarren kopurua nabarmen hazi da. Horrela, eta herritarrek, hura erabiltzeko sarreran euren datuak eman behar izan dituztenetik, ikusi da, otsailean 109 izatetik azaroan 344 izatera pasa direla erabiltzaileak hilabetero. Zenbakirik altuena urrian eman ziren 356 erabiltzailerekin. OTSAILA 109 MARTXOA 219 APIRILA 297 MAIATZA 259 EKAINA 320 UZTAILA 340 ABUZTUA 260 IRAILA 285 URRIA 356 AZAROA 344 Guztira 2789

Gehiago irakurri...

   

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL



USURBILGO UDALA | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-maila | web mapa