Astelehena, 2012(e)ko iraila(r)en 17-(e)an 10:12etan

Prest dago jada aurtengo Santixabelei buruzko bideoa.
Peru Galbetek taxutu eta txukundu du bideoa. Laster izango da eskuragarri herritar guztientzat. Oraingoz, sarean ikusteko aukera dago.
Ostirala, 2012(e)ko ekaina(r)en 22-(e)an 12:01etan
Astebete baino gutxiago falta da aurtengo Santixabelei hasiera emateko.
Azken egunotan, Udalak jaien egitaraua banatu du Usurbilgo etxeetan.
Hemen eskuragarri aurtengo egitaraua.
Asteartea, 2012(e)ko ekaina(r)en 05-(e)an 09:22etan
Usurbilgo Intza Salsamendiren lana aukeratu dute Jai batzordeak eta Usurbilgo Udalak aurtengo Santixabel Jaien berri emateko.
Aurtengo lehiaketan hiru lan aurkeztu dira guztira. Intza Salsamendik jada badaki lehiaketa irabaztea zer den, pasa den urtean bera izan baitzen irabazlea. 500 euroko saria jasoko du egindako lanagatik.
Santixabel Jaietako egitaraua aste gutxi barru jasoko dugu etxean.
Osteguna, 2011(e)ko abuztua(r)en 25-(e)an 11:21etan
Santixabeletako Jai Batzordeak festetako bideoa eta argazkiak ikusteko deia egin du. Emanaldia irailaren 2an izango da, 22:00etan frontoian.
DVDa Peru Galbetek egin du eta argazkiak, berriz, Ibai Arrietak.
Gustura ikusteko moduko emanaldia izango da, bertan, herriko aurpegi ezagun ugari agertzen baitira. Aurrerapen gisa, hemen duzu Santixabeletako bideoaren laburpena.
Herritarrok aukera paregabea dugu oporren bueltan berriz ere jai giroan elkartzeko!
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
| Hitzordurik ez |