2013eko maiatzak 22

Ekaineko Kultur Agenda

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Asteazkena, 2012(e)ko ekaina(r)en 06-(e)an 09:44etan

Kultur_agenda_Ekaina._PortadaMartxan da ekaineko kultur agenda. Herriko eragileek osatu dute proposamenez betea datorren egitaraua.

Ekaineko kultur agenda

   

Atera gidabaimena euskaraz Usurbilen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Osteguna, 2012(e)ko martxoa(r)en 01-(e)an 00:00etan

Imagen_009

Maiatzaren 9an prentsaurrekoa izan da Usurbilen. Bertan izan dira Lasarte Oriako eta Usurbilgo Euskara zinegotziak eta Gipuzkoako Autoeskolen elkarteko ordezkaria.

 Orain, Buruntzaldeko udaletako gazteek gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera dute Buruntzaldeko herrietan. Usurbilen Solozabal autoeskolak aukera hori eskaintzen du. Gainera, herriko gazteek gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ateratzen badute, atal teorikoaren zozketan parte hartzeko aukera bikaina dute, 400 euroko mugarekin. Iazko zozketan, adibidez, Ander Izeta herritarrak 400 euroko saria irabazi zuen

Ikusi eskuorria

   

Gidabaimena euskaraz atera dutenen artean zozketa egin da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ostirala, 2012(e)ko otsaila(r)en 03-(e)an 08:25etan

P2011036 

Buruntzaldeko udalek euskara egitasmoak elkarlanean bideratzea onetsi zutenetik hainbat izan dira herriko sektore ezberdinetako establezimenduen parte-hartzearekin egindako kanpainak. Kasu honetan gazteek gidabaimena euskaraz atera zezaten ideiarekin, Buruntzaldeko udalek eta autoeskolek egitasmoa jarri zuten abian orain bi urte. 2011n gidabaimena euskaraz atera dutenen artean, autoeskola bakoitzeko sari bat egon da, gidabaimenaren atal teorikoa doan ateratzea hain zuzen. Atzo eguerdian, Usurbilgo Artzabal egoitzan egin ziren zozketak.

Gehiago irakurri...

   

Euskarazko Produktuen Katalogo berria

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ostirala, 2011(e)ko abendua(r)en 02-(e)an 10:00etan

Irudia1

Euskarazko Produktuen Katalogo berria paperean eta sarean, haur eta gazteentzako ehunka produkturekin

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez —aur­ten­goa 14. Edizioa da—, Euskal Herriko 100 bat udal eta man­ko­mu­nitatetako Euskara Zerbitzuk. Euskal Herriko hainbat lurraldetako teknikariak elkarlanean aritzen dira kata­logoa prestatzeko, eta, alde horretatik, garrantzi berezia dauka egitasmoak.

Usurbilgo Udaleko Euskara Zerbitzuak egun hauetan banatu du Katalogoa 16 urtez beherako haur eta gazteen artean.

Katalogoak euskarazko jostailu eta jokoak, aldizkariak, komikiak, liburuak, musika, dvd filmak... biltzen ditu.

Paperezko edizioan, Eguberri aurre honetan, Euskal Herrian zehar 200.000 ale inguru banatuko dira.

www.katalogoa.org Interneteko atarian, ordea, paperezko bertsioan baino produktu gehiago aurkituko dituzu, erraz eta azkar bilatzeko moduan!

   

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL



USURBILGO UDALA | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-maila | web mapa