Astelehena, 2010(e)ko abendua(r)en 13-(e)an 10:26etan
Donostialdea-Bidasoa Beherako Lurraldearen Zatikako Planak (LZP) bere prozedura darrai, eta hasierako onarpena jaso ostean, entzunaldi izapidea abian da.Astelehena, 2010(e)ko abendua(r)en 13-(e)an 09:38etan
Bihar hasi eta abenduaren 19ra bitartean mendi astea burutuko da Usurbilen. Bihar Harkaitz Rezolaren ikus-entzunezkoarekin hasi, Oskar Porrasek Manaslura egindako bidaiaren kronikarekin jarraitu eta asteburuan bi mendi ibilaldirekin amaituko da.
Osteguna, 2010(e)ko abendua(r)en 09-(e)an 09:04etan
Gaur hasi eta larunbatera bitartean, Nafartarrak taldeak hainbat bi hitzaldi eta musika eta antzerki emanaldi bat antolatu ditu. Ekitaldi guztiak Sutegi Kultur Etxean izango dira, arratsaldeko 19:00etan. Denek ere, Xiberua zertan den eta Euskal Herriaren izaeran sakonduko dute. Kontzertua Mixel Bedaxagar eta Mixel Arotze abeslariek eskainiko dute.
Ostirala, 2010(e)ko abendua(r)en 03-(e)an 12:11etan
Parte hartze prozesuan adostu zen bezala, Usurbilen hondakinak atez ate jasotzen hasi zirenetik irekia egon zen Atalluko bilketa eta larrialdi gunea itxi egin zen duela hilabete batzuk. Bitarte honetan, landa eremuko bizilagunek besterik ez dute izan hura erabiltzeko aukera. Hala eta guztiz ere, eta larrialdi gune izaerari eutsiz, gaurtik aurrera, kasu berezietan Atalluko larrialdi gunea baliatzeko giltza eskatu ahalko dute usurbildarrek.
Prozedura
Aipatu bezala, herritarrei eskainiko zaien aukera hori ez da ohiko erabilerarako izango. Kasu berezietan, egunez egun, eta erabiltzailearen eskariz, aktibatuko da.
Horretarako, Atez Ateko bulegora joan eta han eskaria egin behar du interesatuak. 3 euroko fidantza ordainduta, eskatutako egunean erabiltzeko aukera emango zaio. Diru hori, egun hori amaituta giltza itzultzera joaten denean berreskuratuko du.
Herritarrari salbuespenetarako aterabide bat eskaintzea da giltza honen eskaintzaren asmoa. Gaurtik aurrera, herritar orok, hori eskatzeko aukera izango du Puntapax kalean, usurbildarren arretarako dagoen bulegoan.
Ostirala, 2010(e)ko abendua(r)en 03-(e)an 09:43etan
Euskarak ez du egun bakar bat behar, egun guztiak behar ditu. Horregatik, ospatzeko adina dugu salatzeko gaurko egunez. Abenduaren 3a euskaldunontzat harrotasun eguna da eta baita salaketakoa ere. Euskaraz hitz egiten dugu, baina gure artean ez ezik, gainerako jende eta erakundeekin euskaraz aritu nahi dugu eta hor hutsune asko ditugu.
Horixe da hizkuntza bat pozak eta tristurak azaleratzeko balio behar du, baina hizkuntzak ezin du tristurarik izan. Hizkuntza, euskara, batetik bestera, jostari edo serioa, baliagarria nahi dugu.
Maialen Lujanbiok abestu bezala, euskaratik eta euskaraz bizi nahi dugu. Posible dela sinetsita gaude, baina hori baino gehiago da: behar dugu.
Ostirala, 2010(e)ko abendua(r)en 03-(e)an 09:30etan
Abenduaren lehenarekin batera, indarrean sartu da Hurbilago Txartela. Aurrerantzean, Hurbilago Elkarteko kide diren establezimenduetan erosketak Hurbilago txartelarekin ordaindu ahal izango dituzte bezeroek. Ez hori bakarrik. puntu sistemaren bidez, opariak irabazi edota deskontuak lortu ahal izango dira. Gainera, abendu osoan zehar, Hurbilago elkarteko dendetan txartel hau erabilita erosketak egiten dituzten bezeroei, %5eko deskontua aplikatuko zaie. Erosketen ordainketa hiru hilabetez atzeratzeko aukera ere ematen du txartel berriak, bankuz aldatu gabe. Eta guztia doan.
Txartela eskuratu ez duenak, Hurbilago Elkartekoak diren establezimenduetan eska dezake. Datu pertsonalekin betetzeko eskuorri bat jasoko du bezeroak, gerora hartutako saltokira itzuli beharko duena. Eskuorria entregatuta, handik gutxira herritarrak txartela doan jasoko du etxean. Gaurtik aurrera gainera errazagoa izango da jakitea non eskura daitekeen Hurbilago Txartela. Albiste honen ondoan ageri den Imanol Agirretxeren irudia kartel batean ikusten duen saltokietan eskuratu ahal izango da Hurbilago Txartela. Egitasmoa, Hurbilago elkarteak eta Nafarroako Rural Kutxak bultzatu eta Usurbilgo Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak lagundu dute.
Bezeroak fidelizatu, herri merkataritza biziberritu
Hurbilago elkarteak eta Nafarroako Rural Kutxak bezeroak fidelizatu eta saltokiak promozionatzeko bultzatu duten ekimena da hau. Aipatu elkarteak eta Usurbilgo Udalak datozen hiru urteetarako abian duten merkataritza plan berriaren testuinguruan kokatzen da "Hurbilago txartela". Erakargarritasunean eta lehiakortasunean irabazi, bezeroak fidelizatu, saltokiak promozionatu, Udalaren eta sektoreko profesionalen arteko elkarlana indartu eta Hurbilago elkartea biziberritzea dira datozen urteotan bi aldeek garatu nahi dituzten lan ildo nagusiak.
Osteguna, 2010(e)ko abendua(r)en 02-(e)an 12:31etan
2010a kirola eginez agurtzeko aukera izango da Usurbilen, lehen aldiz San Silvestre herri lasterketa antolatu baitu Hurbilago Elkarteak. Lehiakortasunik gabekoa, baina bai aldiz kaxko inguruan jai giroa sustatu nahi duena. Abenduaren 31n ospatuko den ekimenerako izen ematea zabalik dago jada. Gazte eta helduek parte hartzeko moduko kirol ekimena prestatzen dabiltza Hurbilago Elkartekoak, kirola eginez 2010. urtea agurtzeko. Lehen San Silvestre Hurbilago lasterketa antolatzen ari dira, Urtezahar egunerako, abenduaren 31rako (17:00etatik aurrera). Lau kilometroko luzera izango du, Mikel Laboa plazan hasi eta bukatuko den ibilbideak.
Kaxkoa alderik alde zeharkatuko du herri lasterketak. Antolatzaileek zehazten dutenez, jai kutsuko lasterketa izango da, lehiakortasunik gabekoa. Partaideen artean ez da dortsalik banatuko, eta amaieran, sariak zozketatuko dira lasterkari guztien artean. Izena emateko bi modu izango dira, biak ere doan; Hurbilago elkarteko establezimenduetan izena eman ahal izango da, baita Internet bidez ere, hemen.
Asteartea, 2010(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 13:08etan
Duela aste batzuk jendaurrera aurkeztu bezala Hurbilago, Siadeco eta Usurbilgo Udalak herri merkataritza eta ostalaritza indartzeko hartutako hainbat neurriren berri eman zuten. Ildo horretan, 2009an diseinaturiko plangintzak aurrikusitako helburuak erdietsi eta finkatutako lan ildoak garatzeko, elkarlanean ari dira udala eta merkatari elkartea.
Plangintza horren garapenak, herri merkataritza eta ostalaritza sustatzeaz gain, Usurbilgo herriari bestelako onura sozial eta ekonomikoak ere ekarriko dizkiola uste dugu.
Hitzarmen bat sinatuko da hurrengo egunetan helburu horrekin eta haren xedea honakoa izango da: Merkataritza eta ostalaritzaren alorretan berauek berpiztea, indartzea edo/eta dinamizatzea helburu duen Hurbilago elkarteak bultzatu, antolatu edo eta parte hartutako urteko jardueretako dirulaguntzak arautzea.
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
| Hitzordurik ez |