2013eko maiatzak 21

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Enplegu sustapena, garapen ekonomikoa eta hezkuntza

Enplegu Teknikaria: Josune Mujika.
Administraria: Igotz Zerain.

Lanbide Hastapenerako langileak:
Koordinatzailea: Idoia Beloki
Sozio-laborala: Bakarne Mendiola
Monitorea: Xabier Tello
Monitorea: Arantxa Garmendia

Helbidea:

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
Posta elektronikoa: enplegu@usurbil.net

Lanbide Hastapena:
Telefonoa:943360465
Posta elektronikoa: lhi@usurbil.net

Zerbitzuak:

1. Enplegu-Prestakuntzako egitasmoak:

Prestakuntza eta enplegu esperientziak eskaintzen zaizkie langabetuei. Langabetuak ikastaro eta kontratazioak konbinatuta trebatzen dira, lan merkatuaren aurrean lana aurkitzeko aukera gehiago eduki dezaten. Prestakuntza eta kontratazioak gizarte-intereseko edota komunitatearentzako zerbitzuko esparruetara bideratzen dira.

2. Lanerako prestakuntza egitasmoak:

Prestakuntza teoriko-praktikoa, kualifikazio-arlo jakin bati lotutakoa. Praktikak ere bideratzen dira prestakuntzarekin lotutako enpresetan.

3. Langabetuentzako orientazioa eta informazioa eman:

Usurbilgo langabetuei lan merkatuari buruzkoa, prestakuntza aukerei buruzkoa, autoenpleguaren ingurukoa...

4. Lanbide Zerbitzua:

Eusko Jaurlaritzaren zentro laguntzailea izanik, lanerako bitartekotza zerbitzua eskaintzen da. Alde batetik, lanpostuak eskaintzen dituzten enpresei zuzentzen da eta bestetik, langabezian daudenei edo lan egoera hobetu nahi dutenei.

5. Hasierako Lanbide Prestakuntza programa:

DBHko titulua lortzen ez duten 16tik 21 urte bitarteko gazteei zuzendutako hezkuntza programa da. 2000 ordutako prestakuntza eskaintzen da bi urtetan. Arlo hauek lantzen dira: oinarrizko lanbide hastapenerako arloa, lan eta tutoretza orientatzailea eta oinarrizko hezkuntza eta jarduera osagarriak.

Eskualdeko lankidetza bitartez lanbide hauetara zabaltzen da eskaintza: ileapainketa-edergintza, sukaldaritza-gozogintza, automobilaren karrozeria eta pintura, eta galdaragintza-soldadura.

6. Usurbilen merkataritza sustatzea:

Usurbilgo Udala, GATC eta Urbilago Merkataritza Elkartearen arteko lankidetza jasotzen duen hitzarmenean oinarriturik, Usurbilgo merkataritza sustatzera bideratzeko diru-laguntzen kudeaketa.



USURBILGO UDALA | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-maila | web mapa