2013eko maiatzak 24

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Liburutegia

Arduraduna: Marian Altuna
Laguntzailea: Bakartxo Iguaran

Helbidea:

Irazu kalea 14. Sutegi Eraikina
Telefonoa: 943360692
Faxa: 943371493
e-posta: biblioteka@usurbil.net
Liburutegiko katalogoa: http://www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua
Bloga: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/
Ordutegia:
Astegunetan: 10:00-13:00 eta 16:00-19:30
Larunbatetan: 10:00-13:00
UDAN
Ekainaren 28tik irailaren 7a arte
Astelehenetik ostiralera 09:30-14:00

Zerbitzuak:

Liburutegi Zerbitzua

ZER AURKI DAITEKE BERTAN?

  • Egunkariak eta aldizkariak
  • Entziklopediak, hiztegiak, urtekariak, atlasak...; gai ezberdinetako dokumentuak
  • Literatura
  • Komikiak
  • Herri bilduma
  • Ikus-entzunezkoak

ZEIN ZERBITZU ESKAINTZEN DITU SUTEGI UDAL LIBURUTEGIAK?

  • - Informazioa: katalogoak kontsultatuz, txartelak jarraituz, liburuzainei galdetuz.
  • - Dokumentazio guztiaren kontsulta.
  • - Mailegua eta erreserba, bazkide eginez.
  • - Liburutegi elektronikoa: internet, wi-fi, ofimatika, multimedia (zerbitzu hau erabili ahal izateko 6-16 urte bitartekoek gurasoen baimena beharko dute).
  • - Jarduerak: erakusketak, ipuin-kontaketak, bisitaldi gidatuak, tailerrak...
  • - Bertako dokumentuen fotokopia zerbitzua.

MAILEGU-ARAUAK

  • Mailegu zerbitzua erabili ahal izateko:
    • Izena eman, izen-emate orria betez (16 urtetik beherakoen kasuan, izen-emate orria gurasoek sinatu beharko dute).
    • Helbide edo telefonoa aldatuz gero, edota bazkide-txartela galduz gero, liburutegiko langilearei jakinarazi behar zaio.

Liburutegian jasotako bazkide-txartela Euskadiko Udal Liburutegien sare guztian erabili ahal izango da (Donostian eta Bilbon izan ezik), eta beharrezkoa izango da mailegu zerbitzua erabiltzeko. (ikusi www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua)

  • Maileguan har daitekeen dokumentu kopurua:
    • Zure liburutegian, 3 liburu (15 egunetan), eta 3 ikus-entzunezko (7 egunetan).
    • Sareko beste liburutegietan, beste 10 dokumentu gehiago (5 liburu eta 5 ikus-entzunezko).
  • Epe-luzapenak: Dokumentu guztien epea behin luza daiteke (liburutegian bertan, telefonoz, internetez), erreserba duten dokumentuak eta epez kanpo daudenak izan ezik.
  • Erreserbak: Liburutegian bertan edo telefonoz egin daitezke.
  • Isunak: Dokumentuak itzultzeko epeak betetzen ez dituen erabiltzaileak atzeratutako egun eta dokumentu bakoitzagatik egun bateko zigorra jasoko du, eta sare osorako izango da.

IZEN-EMATEAK MATERIALA ZAINTZEAREN KONPROMISOA ETA ARAU HAUEN ONARTZEA DAKAR:

ARAUDI OROKORRA

Liburutegia guztiona da, horregatik:

  • - Bertako dokumentuak, instalazioak eta zerbitzuak egoki erabili
  • - Errespetuz jokatu beste erabiltzaileekin eta liburutegiko langileekin
  • - Liburutegian denok gustura egon gaitezen ixiltasuna garrantzitsua da, eta giro lasaia mantentzea beharrezkoa da
  • - Ez erabili telefono mugikorrik
  • - Higieneagatik, ez jan, ez edan eta ez erre
Horiek guztiak betetzen ez badira, liburutegiak bere esku dauden neurriak har ditzake (zerbitzuak erabiltzetik baztertzea...).


USURBILGO UDALA | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-maila | web mapa