2013eko maiatzak 19

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Zubietako herri batzarra

Zubieta batasun ezaugarrizko lur-esparrua da, Usurbilgo eta Donostiako Udalena. Lur-esparruaren administrazio osagarrizko organo gisa Administrazio Batzarra du.

Administrazio Batzar honek bere antolaketa eta funtzionamenduari dagokion Erregelamendu Organikoa du (G.A.O. 1995/10/05, 190. zk.)

Sei kidez osaturiko aipaturiko Batzarrari deitzen zaio "Zubietako Auzo Batzarra".

Batzarraren funtzioak ondorengo hauek dira:

  • - Zubietako arazo zehatzei buruzko informazioa luzatu Donostiako eta Usurbilgo Udalei.
  • - Beraien inguruko gaietaz aholkatu udal zerbitzuei.
  • - Donostiako eta Usurbilgo udaletan, bai elkarrekin bai banaturik, aztertuak izango diren proposamen zehatzak egin.
  • - Azterketa eta proiektuei buruz udalek erabakiko dituzten akordioak beteak izan direla ziurtatu.
  • - Udalek Batzarrari ematen dizkieten fondoak administratu eta haien kontu zuzena eman. Alegia, Batzarraren eta auzoko zerbitzu publikoaren mantenurako eta bere gain jartzen dituzten ekintza eta obra txikietarako fondoak administratzea.
  • - Donostiako eta Usurbilgo udalek bere gain jartzen dituzten beste edozein ahalmen.


USURBILGO UDALA | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-maila | web mapa