Liburutegian dauden dokumentu gehienak maileguan har daitezke eta liburutegitik atera. Horretarako, dokumentuak aukeratu eta harreran liburutegiko txartela aurkeztu behar da. Dokumentuen euskarrien arabera baldintza ezberdinak ditu mailegu zerbitzuak:
Epeak eta kopuruak:
|
Dokumentu mota |
Epea |
Kopurua |
|---|---|---|
|
Liburuak |
15 egun |
-3 liburu (Sutegin) -5 liburu (Sareko besteetan) |
|
Ikusentzunezkoak: CD, DVD, CD-ROMak |
7 egun |
-3 dok. (Sutegin) -5 dok. (Sareko besteetan) |
|
Aldizkariak |
7 egun |
-3 aldizkari (Sutegin) -5 aldizkari (Sareko besteetan) |
Epe luzapenak:
Erreserbak:
Momentuan maileguan dauden dokumentuak erreserbatzeko eska daiteke, bai liburutegian bertan, bai internetez eta baita telefonoz ere.
Dokumentua itzultzen dutenean liburutegitik deitzen da dokumentua dagoneko liburutegian dagoela esateko. Deitu eta erabiltzaileak hiru eguneko epea izango du dokumentua jasotzeko.
Isunak:
Dokumentuak itzultzeko epeak betetzen ez dituen erabiltzaileak atzeratutako egun eta dokumentu bakoitzagatik egun bateko zigorra jasoko du (ezarritako epe horretan ezin izango du dokumenturik atera bertatik), eta isuna sareko beste liburutegietarako ere izango da.
Galerak:
Dokumentu bat galduz gero, berria ekarri beharko da, edo antzeko bat.
Liburutegien arteko mailegua:
Sutegi Udal Liburutegian ez dagoen dokumentu bat interesatzen bada eta sareko beste liburutegiren batean baldin badago, liburutegien arteko mailegu bidez ekar daiteke. Zerbitzu hau erabiltzeko liburutegian eskaera orri bat bete behar da edo internet bidez ere egin daiteke Eskabide-orria